Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.887 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.681 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.626 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.817 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 18, 1.746 proba egin zituzten eta horietatik 261 positibo eman zuten (% 14,9)
COVID-19ak jota, atzo, otsailak 18, hamar pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta bertze bat hil zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 126 daude ospitalean, horietatik 16 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.