COVID-19: Azken datuak

9 positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 278

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 18a, 06:55

Atzo, otsailak 17, 15 pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta bi hil ziren..

Atzo bederatzi positibo atzeman zituzten gure lurraldean: launa Bortzerrietan eta Malerrekan, bat Baztanen eta alerik ere ez Leitzaldea-Urumealdean. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, berriz, atzo 278 positibo atzeman zituzten. Atzo, otsailak 17, 15 pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta bi hil ziren.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.884 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.679 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.625 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.813 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 17, 1.295 proba egin zituzten eta horietatik 278 positibo eman zuten (% 21,5)

COVID-19ak jota, atzo, otsailak 17, 15 pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta bi hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 130 daude ospitalean, horietatik 17 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 197.951 da, eta heriotza kopurua 1.418koa.
 
Nafarroan 1.381.192 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, otsailak 16, 2.022 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 552.097 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 331.435 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun