COVID-19: Azken datuak

12 positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 351

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 17a, 06:08

Atzo, otsailak 16, lau pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina bat hil zen

Atzo hamabi positibo atzeman zituzten gure lurraldean: bortz Bortzerrietan, lau Leitzaldea-Urumealdean, bi Baztanen eta bat Malerrekan. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, berriz, atzo 351 positibo atzeman zituzten. Atzo, otsailak 16, lau pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina bat hil zen.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.880 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.678 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.625 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.807 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 16, 1.749 proba egin zituzten eta horietatik 351 positibo eman zuten (% 20,1)

COVID-19ak jota, atzo, otsailak 16, lau pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina bat hil zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 130 daude ospitalean, horietatik 17 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 197.673 da, eta heriotza kopurua 1.416koa.
 
Nafarroan 1.379.565 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, otsailak 16, 1.555 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 551.565 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 329.928 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun