Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.875 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.677 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.620 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.799 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 15, 1.717 proba egin zituzten eta horietatik 315 positibo eman zuten (% 19,5)
COVID-19ak jota, atzo, otsailak 15, zazpi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta bertze bat hil zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 140 daude ospitalean, horietatik 19 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.