Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.873 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.673 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.617 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.795 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 14, 2.109 proba egin zituzten eta horietatik 414 positibo eman zuten (% 19,6)
COVID-19ak jota, atzo, otsailak 14, bederatzi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten inor ZIUan sartu zituzten baina gaixo bat hil zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 141 daude ospitalean, horietatik 20 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.