Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.868 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.671 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.616 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.790 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 13, 869 proba egin zituzten eta horietatik 241 positibo eman zuten (% 27,7)
COVID-19ak jota, atzo, otsailak 13, bortz pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUetan sartu zituzten eta lau gaixo hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 148 daude ospitalean, horietatik 20 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.