Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.867 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.668 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.615 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.789 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 12, 828 proba egin zituzten eta horietatik 217 positibo eman zuten (% 26,2)
COVID-19ak jota, atzo, otsailak 12, zazpi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta hiru gaixo hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 146 daude ospitalean, horietatik 19 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.