Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.865 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.666 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.613 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.784 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 11, 1.781 proba egin zituzten eta horietatik 409 positibo eman zuten (% 23,0)
COVID-19ak jota, atzo, otsailak 12, bederatzi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta zazpi gaixo hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 145 daude ospitalean, horietatik 21 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.