N-121-A

Arrisku handiko aurreratzea N-121-A errepidean

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 11a, 13:30

Foruzaingoak sare sozialetan zabaldu dituen irudi hauek gidari batek hartuak dira, N-121-A errepidean. Bideo llabur honetan ibilgailu bat ageri da marra bikoitzean aurreratzen, bere aurretik doazen hiru ibilgailu segidan. «Justu bihurgune horretan, parez pare kamioia datorrela ageri den toki horretan, hildako bat izan zen berriki gertatu zen istripu batean» dio Foruzaingoak. «Ikertzen ari gara» gaineratu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun