COVID-19: Azken datuak

17 positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 432

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 11a, 06:38

Atzo, otsailak 10, bederatzi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina hiru gaixo hil ziren.

Atzo 17 positibo atzeman zituzten gure lurraldean: zazpi Malerrekan, sei Bortzerrietan eta bina Baztanen eta Leitzan. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, berriz, atzo 432 positibo atzeman zituzten. Atzo, otsailak 10, bederatzi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina hiru gaixo hil ziren.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.862 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.658 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.612 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.779 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 10, 1.921 proba egin zituzten eta horietatik 432 positibo eman zuten (% 22,5)

COVID-19ak jota, atzo, otsailak 10, bederatzi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina hiru gaixo hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 167 daude ospitalean, horietatik 21 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 195.703 da, eta heriotza kopurua 1.399koa.
 
Nafarroan 1.367.749 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, otsailak 10, 3.068 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 546.826 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 326.828 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun