COVID-19: Azken datuak

22 positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 545

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 10a, 06:31

Atzo, otsailak 9, bederatzi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta bertze bat hil zen.

Atzo 22 positibo atzeman zituzten gure lurraldean: zortzi Malerrekan, seina Baztanen eta Bortzerrietan eta bi Leitzan. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, berriz, atzo 545 positibo atzeman zituzten. Atzo, otsailak 9, bederatzi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta bertze bat hil zen.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.853 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.654 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.610 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.772 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 9, 1.8347 proba egin zituzten eta horietatik 545 positibo eman zuten (% 29,7)

COVID-19ak jota, atzo, otsailak 9, bederatzi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta bertze bat hil zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 178 daude ospitalean, horietatik 23 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 195.271 da, eta heriotza kopurua 1.396koa.
 
Nafarroan 1.365.158 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, otsailak 9, 2.553 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 546.090 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 319.830 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun