Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.844 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.649 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.606 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.763 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 8, 2.157 proba egin zituzten eta horietatik 473 positibo eman zuten (% 21,9)
COVID-19ak jota, atzo, otsailak 8, hamalau pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina bi gaixo hil ziren Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 185 daude ospitalean, horietatik 23 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.