COVID-19: Azken datuak

30 positibo atzeman atzo zituzten gure lurraldean, Nafarroa osoan 757

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 8a, 06:58

Atzo, otsailak 7, hamar pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen inor hil.

Atzo 30 positibo atzeman zituzten gure lurraldean: bederatzina Baztanen eta Bortzerrietan, zortzi Malerrekan eta lau Leitzaldea-Urumealdean. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, berriz, atzo 757 positibo atzeman zituzten. Atzo, otsailak 7, hamar pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.837 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.642 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.604 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.758 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 7, 2.706 proba egin zituzten eta horietatik 757 positibo eman zuten (% 28,0)

COVID-19ak jota, atzo, otsailak 7, hamar pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 192 daude ospitalean, horietatik 24 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 194.253 da, eta heriotza kopurua 1.393koa.
 
Nafarroan 1.360.355 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, otsailak 7, 1.432 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 545.355 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 318.112 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun