Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.821 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.636 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.597 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.747 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 6, 974 proba egin zituzten eta horietatik 394 positibo eman zuten (% 40,5)
COVID-19ak jota, atzo, otsailak 6, hamar pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu baina baina sei hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 202 daude ospitalean, horietatik 26 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.