COVID-19: Azken datuak

25 positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 395

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 6a, 06:29

Atzo, otsailak 5, hamaika pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta hiru hil ziren.

Atzo 25 positibo atzeman zituzten gure lurraldean: zortzi Malerrekan, zazpina Baztanen eta Leitzaldean eta hiru Bortzerrietan. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, berriz, atzo 395 positibo atzeman zituzten. Atzo, otsailak 5, hamaika pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta hiru hil ziren.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.817 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.631 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.596 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.745 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 5, 1.145 proba egin zituzten eta horietatik 395 positibo eman zuten (% 34,5)

COVID-19ak jota, atzo, otsailak 5, hamaika pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta hiru hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 201 daude ospitalean, horietatik 28 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 193.102 da, eta heriotza kopurua 1.387koa.
 
Nafarroan 1.357.896 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, otsailak 5, 1.791 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 545.243 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 315.958 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun