Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.809 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.624 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.589 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.742 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 4, 2.334 proba egin zituzten eta horietatik 738 positibo eman zuten (% 31,6)
COVID-19ak jota, atzo, otsailak 4, bortzi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta bi hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 217 daude ospitalean, horietatik 29 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.