Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.794 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.610 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.584 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.732 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 3, 2.408 proba egin zituzten eta horietatik 854 positibo eman zuten (% 35,5)
COVID-19ak jota, atzo, otsailak 3, hamahiru pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta bi hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 217 daude ospitalean, horietatik 29 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.