Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.783 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.591 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.581 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.713 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, herenegun, otsailak 2, 2.569 proba egin zituzten eta horietatik 927 positibo eman zuten (% 36,1)
COVID-19ak jota, atzo, otsailak 2, hamahiru pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUetan sartu zituzten eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 223 daude ospitalean, horietatik 28 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.