COVID-19: Azken datuak

36 positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 1.124

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 2a, 06:31

Atzo, otsailak 1, hemezortzi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUetan sartu zituzten eta bertze bi hil ziren.

Atzo 36 positibo atzeman zituzten gure lurraldean, bezperan baino zazpi guttiago: 21 Baztan-Urdazubi-Zugarramurdin, zazpi Bortzerrietan, sei Malerreka-Bertizaranan eta bi Leitzaldean. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, berriz, atzo 1.124 positibo atzeman zituzten. Atzo, otsailak 1, hemezortzi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUetan sartu zituzten eta bertze bi hil ziren.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.774 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.572 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.569 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.705 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 1, 3.018 proba egin zituzten eta horietatik 1.124 positibo eman zuten (% 37,2)

COVID-19ak jota, atzo, otsailak 1, hemezortzi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUetan sartu zituzten eta bertze bi hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 228 daude ospitalean, horietatik 26 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 190.188 da, eta heriotza kopurua 1.380koa.
 
Nafarroan 1.351.231 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, otsailak 1, 1.453 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 544.926 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 308.700 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun