Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.763 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.543 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.562 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.690 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 31, 3.274 proba egin zituzten eta horietatik 1.074 positibo eman zuten (% 32,8)
COVID-19ak jota, atzo, urtarrilak 31, hemeretzi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan baina lau hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 227 daude ospitalean, horietatik 26 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.