Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.750 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.530 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.552 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.683 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 30 1.561 proba egin zituzten eta horietatik 784 positibo eman zuten (% 50,2)
COVID-19ak jota, atzo, urtarrilak 30, hamabortz pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUetan sartu zituzten eta bertze bi hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 232 daude ospitalean, horietatik 29 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.