Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.745 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.522 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.547 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.675 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 29, 1.692 proba egin zituzten eta horietatik 794 positibo eman zuten (% 46,9)
COVID-19ak jota, atzo, urtarrilak 29, hamaika pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUetan sartu zituzten eta hiru hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 220 daude ospitalean, horietatik 26 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.