Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.738 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.505 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.534 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.668 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 28, 3.140 proba egin zituzten eta horietatik 1.201 positibo eman zuten (% 38,2)
COVID-19ak jota, atzo, urtarrilak 28, hamabi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuen eta bi hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 227 daude ospitalean, horietatik 30 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.