COVID-19: Azken datuak

71 positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 1.724

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 26a, 06:46

Atzo, urtarrilak 25, hogeita lau pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta bertze zazpi hil ziren.

Atzo 71 positibo atzeman zituzten gure lurraldean, bezperan baino 14 guttiago: 24 Baztanen, 17 Malerrekan, 16 Bortzerrietan eta 14 Leitzan. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, berriz, atzo 1.724 positibo atzeman zituzten. Atzo, urtarrilak 25, hogeita lau pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta bertze zazpi hil ziren.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.693 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.438 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.475 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.606 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 25, 4.141 proba egin zituzten eta horietatik 1.724 positibo eman zuten (% 41,6)

COVID-19ak jota, atzo, urtarrilak 25, hogeita lau pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta bertze zazpi hil ziren.. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 263 daude ospitalean, horietatik 30 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 182.210 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.360koa.
 
Nafarroan 1.333.326 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, urtarrilak 25, 3.005 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 544.096 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 291.790 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun