COVID-19: Azken datuak

85 positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 1.836

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 25a, 06:52

Atzo, urtarrilak 24, hogeita bi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUetan sartu zuten eta bertze lau hil ziren.

Atzo 85 positibo atzeman zituzten gure lurraldean, bezperan baino 44 gehiago: 30 Baztan-Zugarramurdinn, 28 Bortzerrietan, 20 Malerrekan eta 7 Leitzan. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, berriz, atzo 1.836 positibo atzeman zituzten. Atzo, urtarrilak 24, hogeita bi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUetan sartu zuten eta bertze lau hil ziren.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.668 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.410 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.454 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.583 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 24, 4.360 proba egin zituzten eta horietatik 1.836 positibo eman zuten (% 42,1)

COVID-19ak jota, atzo, urtarrilak 24, hogeita bi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUetan sartu zuten eta bertze lau hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 281 daude ospitalean, horietatik 32 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 180.486 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.353koa.
 
Nafarroan 1.330.215 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, urtarrilak 24, 2.582 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 543.859 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 288.964 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun