COVID-19: Azken datuak

41 positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 1.264

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 24a, 06:41

Atzo, urtarrilak 23, hamaika pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta bertze bat hil zen.

Atzo 41 positibo atzeman zituzten gure lurraldean, bezperan baino 25 guttiago: 14 Leitzaldea-Urumealdean, 12 Bortzerrietan, 9 Malerreka-Bertizaranan eta 6 Baztan-Urdazubin. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, berriz, atzo 1.265 positibo atzeman zituzten. Atzo, urtarrilak 23, hamaika pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta bertze bat hil zen.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.641 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.384 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.444 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.542 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 23, 2.207 proba egin zituzten eta horietatik 1.265 positibo eman zuten (% 57,3)

COVID-19ak jota, atzo, urtarrilak 23, hamaika pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta bertze bat hil zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 276 daude ospitalean, horietatik 33 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 178.650 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.347koa.
 
Nafarroan 1.327.093 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, urtarrilak 23, 2.422 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 543.517 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 286.960 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun