COVID-19: Azken datuak

66 positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 1.234

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 23a, 06:14

Atzo, urtarrilak 22, hemezortzi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu zituzten baina sei hil ziren.

Atzo 66 positibo atzeman zituzten gure lurraldean, bezperan baino lau gutiago:  21 Bortzerrietan, 20 Baztanen, 15 Malerreka-Bertizaranan eta 10 Leitzaldea-Urumealdean. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, berriz, atzo 1.234 positibo atzeman zituzten. Atzo, urtarrilak 22, hemezortzi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu zituzten baina sei hil ziren.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.631 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.379 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.429 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.528 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 22, 2.275 proba egin zituzten eta horietatik 1.234 positibo eman zuten (% 54,2)

COVID-19ak jota, atzo, urtarrilak 22, hemezortzi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu zituzten baina sei hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 276 daude ospitalean, horietatik 33 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 177.385 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.346koa.
 
Nafarroan 1.325.054 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, urtarrilak 22, 4.409 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 543.231 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 285.109 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun