Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.621 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.354 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.414 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.505 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 21, 4.382 proba egin zituzten eta horietatik 1.887 positibo eman zuten (% 43,1)
COVID-19ak jota, atzo, urtarrilak 21, hogeita bederatzi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik sei ZIUetan sartu zituzten eta zazpi hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 266 daude ospitalean, horietatik 37 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.