Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.597 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.335 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.400 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.482 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 20, 4.421 proba egin zituzten eta horietatik 1.999 positibo eman zuten (% 45,2)
COVID-19ak jota, atzo, urtarrilak 20, hogeita zortzi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUetan sartu zituzten eta hiru hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 273 daude ospitalean, horietatik 34 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.