Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.577 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.313 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.388 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.450 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 19, 4.485 proba egin zituzten eta horietatik 1.885 positibo eman zuten (% 42,0)
COVID-19ak jota, atzo, urtarrilak 19, hogeita bi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta hiru hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 270 daude ospitalean, horietatik 33 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.