N-121-A

Kokainan eta metanfetaminan positibo eman duten hiru kamioilari salatu dituzte Olaben

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 19a, 09:30

N-121-A errepidean, Olabe parean, Elizondoko polizia-etxeko foruzainek hiru kamioi-gidari salatu dituzte bart arratsean drogak detektatzeko proban positibo emateagatik. Horrelakoetan, Bide Segurtasunari buruzko Legea urratzeak 1.000 euroko isuna ekartzen ditu eta 6 puntu kentzea gidabaimenean.

Foruzainek autoen eta kamioien prebentzio-kontrola egin zuten bart arratsean N-121-A errepidean, Olabe parean. Kontrol horretan hiru kamioi-gidarik positibo eman zuten drogak detektatzeko proban, bik kokainagatik eta hirugarrenak anfetamina/metanfetaminagatik. Hiru kamioiak –40 tona baino gehiago garraiatzeko gai diren ibilgailuak– bide bazterrean ibilgetu zituzten, eta, kamioi bateko kabinan kokaina konfiskatu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun