Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.553 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.288 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.377 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.424 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 18, 4.659 proba egin zituzten eta horietatik 1.923 positibo eman zuten (% 41,3)
COVID-19ak jota, atzo, urtarrilak 18, hogeita hamaika pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 276 daude ospitalean, horietatik 37 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.