Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.536 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.259 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.366 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.405 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 17, 5.053 proba egin zituzten eta horietatik 2.251 positibo eman zuten (% 44,5)
COVID-19ak jota, atzo, urtarrilak 17, hogeita bortz pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik lau ZIUetan sartu zituzten eta bi hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 278 daude ospitalean, horietatik 39 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.