Sakelako telefonoan hartzen den SMS mezuak bi aukera ematen ditu hitzordua hartzeko. Batetik norberaren Osasun Karpeta Pertsonalean sartuta tokia hautatzen ahal da (Donezteben edo Iruñean) eta, behin tokia hautatuta, eguna eta ordua hartzeko bidea ematen du. Aplikazio honek aukera ematen du hitzorduaren baieztapena norberaren e-Postan hartzeko. Bigarren aukera hitzordua telefonoz eskatzea da, 948 37 01 30 telefonora deituta. Bi kasuetan beharrezkoa da eskura izatea Osasunbideko osasun txartela (zenbakia).