COVID-19: Azken datuak

62 positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 1.385

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 17a, 06:45

Atzo, urtarrilak 16, hamasei pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta zortzi hil ziren.

Atzo 62 positibo atzeman zituzten gure lurraldean: 20 Bortzerrietan, 18 Baztanen, 15 Leitzan eta 9 Malerrekan. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, berriz, atzo 1.385 positibo atzeman zituzten. Atzo, urtarrilak 16, hamasei pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta zortzi hil ziren.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.505 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.215 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.342 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.346 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 16, 2.135 proba egin zituzten eta horietatik 1.385 positibo eman zuten (% 64,9)

COVID-19ak jota, atzo, urtarrilak 16, hamasei pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta zortzi hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 266 daude ospitalean, horietatik 37 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 166.113 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.329koa.
 
Nafarroan 1.299.890 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, urtarrilak 16, 3.287 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 542.110 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 263.360 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun