Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.493 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.197 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.323 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.326 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 15, 2.079 proba egin zituzten eta horietatik 1.314 positibo eman zuten (% 63,2)
COVID-19ak jota, atzo, urtarrilak 15, hogeita bat pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUetan sartu zituzten eta bat hil egin zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 266 daude ospitalean, horietatik 37 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.