Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.481 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.184 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.308 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.313 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 14, 4.111 proba egin zituzten eta horietatik 1.854 positibo eman zuten (% 45,1)
COVID-19ak jota, atzo, urtarrilak 14, hogeita zazpi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zituzten eta bat hil egin zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 253 daude ospitalean, horietatik 35 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.