Koronabirusa

Urtarrilaren 18tik aurrera laneko baja hartzeko, COVID auto-testaz gain Osasunbidearena ere beharko da

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 14a, 19:00

Heldu den asteartean, urtarrilaren 18an, sartuko da indarrean, gaur eguerdian Nafarroako Gobernuak iragarri duen neurria. Orain arte, laneko baja bideratzeko nahikoa zen farmazian erositako testean positibo ematea. Asteartetik aitzinera Osasunbidearen testa ere beharko da.

Farmaziako testa egin eta positibo emanez gero, orain bezala Osasunbidera deitu beharko da, baina ondotik, Osasun Etxean beste test bat egin beharko da. Berriz ere positibo ateratzen baldin bada, orduan lan baja bideratuko da. Baja, orain arte bezala, norberaren medikuak emanen du. 

Aurrerantzean, Espainiako Ministerioak erabaki duenez, farmazietako auto-test bakoitza gehienez ere 2,94 euro ordainduko dira. Edozein zalantza izanez gero, 848 420020 telefonora deitu ahal izanen du herritarrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun