22. Korrika

Korrika Batzordeak martxan paratzeko bilerak eginen dituzte ondoko asteetan

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 16a, 10:00

Hitzekin lelopean, Amurrio eta Donostia lotuko ditu martxoaren 31tik apirilaren 10era eginen den Korrikaren 22. edizioak. Eskualdean ere lanean hasiak dira eta ondoko asteetan Korrika Batzordeak martxan paratzeko Donezteben, Beran, Zugarramurdin eta Elizondon bilerak eginen dituzte.

Malerrekako Korrika Batzordearen bilera urtarrilaren 25ean, asteartean, Donezteben eginen dute, Malerrekako Mankomunitatearen egoitzan, 19:00etan.

Bortzirietako Korrika Batzordea urtarrilaren 26an, asteazkena, Beran bilduko da. Beralandetan 18:00etan egina dute hitzordua.

Zugarramurdi-Urdazubiko Batzordearen bilera urtarrilaren 28an, ortziralea, eginen dute. Zugarramurdiko Akelarrenean elkartuko dira, 19:00etan.

Baztango Korrika Batzordea, berriz, otsailaren 2an, asteazkena, bilduko da, Elizondoko Suinki euskaltegian 18:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun