Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.462 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.159 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.297 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.295 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 13, 5.148 proba egin zituzten eta horietatik 2.254 positibo eman zuten (% 43,8)
COVID-19ak jota, atzo, urtarrilak 13, 15 pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik hiru ZIUetan sartu zituzten eta bi hil egin ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 260 daude ospitalean, horietatik 38 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.