COVID-19: Azken datuak

116 positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 2.674

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 13a, 06:48

Azken orduetan 31 pertsona ospitaleratu dituzte, ospitaleratuta zeudenetatik bortz ZIUetan sartu dituzte eta bi hil dira.

Atzo 116 positibo atzeman zituzten gure lurraldean: 45 Baztan-Zugarramurdin, 34 Bortzerrietan, 21 Malerreka-Bertizaranan eta 16 Leitzaldea-Urumealdean. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, berriz, atzo 2.674 positibo atzeman zituzten. Atzo, urtarrilak 12, 31 pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bortz ZIUetan sartu zituzten eta bi hil egin ziren.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.435 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.124 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.275 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.274 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 12, 5.910 proba egin zituzten eta horietatik 2.674 positibo eman zuten (% 45,2)

COVID-19ak jota, atzo, urtarrilak 12, 31 pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bortz ZIUetan sartu zituzten eta bi hil egin ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 266 daude ospitalean, horietatik 36 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 159.306 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.317koa.
 
Nafarroan 1.275.009 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, urtarrilak 12, 7.693 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 541.303 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 239.488 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun