Urtarrila eta otsaila «korapilatsuak» izanen direla iragarri du Santos Indurain Osasun kontseilariak: «Kutsatuen intzidentzia handia izan arren, ez dator bat ZIUetan eta ospitaletan dauden pertsonekin». Horrez gain, adituek diotena entzun eta «zuhurtasun handiz» jokatu behar dela azpimarratu du.