Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.407 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.069 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.258 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.234 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 11, 6.885 proba egin zituzten eta horietatik 2.999 positibo eman zuten (% 43,6)
COVID-19ak jota, atzo, urtarrilak 11, 31 pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik hiru ZIUetan sartu zituzten eta lau hil egin ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 257 daude ospitalean, horietatik 33 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.