COVID-19: Azken datuak

147 positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 3.507

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 11a, 06:50

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, Nafarroan orain 246 daude ospitalean, horietatik 35 ZIUetan.

Atzo 147 positibo atzeman zituzten gure lurraldean: 55 Baztanen, 41 Bortzerrietan, 26 Malerreka-Bertizaranan eta 25 Leitzaldea-Urumealdean. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, berriz, atzo 3.336 positibo atzeman zituzten. Atzo, urtarrilak 10, 26 pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik sei ZIUetan sartu zituzten eta hiru hil egin ziren.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.383 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 2.032 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.236 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.181 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 10, 7.113 proba egin zituzten eta horietatik 3.507 positibo eman zuten (% 49,3)

COVID-19ak jota, atzo, urtarrilak 10, 26 pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik sei ZIUetan sartu zituzten eta hiru hil egin ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 246 daude ospitalean, horietatik 35 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 155.157 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.311koa.
 
Nafarroan 1.257.711 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, urtarrilak 10, 4.951 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 540.778 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 225.245 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun