Igantziko Benta eta Etxalarko Benta lotzen dituen NA-1210 errepidean ibaia errepidera atera da eta ondorioz, itxita dago. Gauza bera gertatu da Etxalarko Bentak eta Lesaka arteko errepidean ere.
Goizuetan Urumea ibaiak gainezka egin du –ikusi bideoan– eta Iturenen, NA-170 errepideko 27. kilometroan, Ituren eta Aurtitz tartean, errei bat itxita dago erortze bat izan delako.
Leitzan, NA-170 errepidean, Leitza eta autobidea lotzen dituen bidean ere erortzea izan da.
Beran, Irun aldetik Berara sartzeko bidea ere itxi berria dute. Beran atzo aktibatu zuten 1. maila.
Lesakan, bertzalde, Biurrana eta Onin erreken uholde arriskuagatik larrialdietako 0 maila aktibatu dute eta Donezteben ere errekei begira erne daude. Mourges etorbidean erreka bere bidetik atera da eta larrialdietako 0 maila aktibatua dute.