Garaipenarekin hasi dute urtea Baztan eta Aurrerako gizonezkoen eta Beti Gazteko emakumeen futbol talde nagusiek

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2022ko urt. 10a, 08:00
Aurrerako areto-futboleko alebin mailako mutikoek 15 gol egin zituzten.

Doneztebe Bk ere irabazi egin du, hirugarren mailako eta erregionaleko Beti Gaztek eta Doneztebek berdindu eta Gure Txokoak galdu.

Eskualdeko kirol taldeentzat urteko lehen jardunaldia izan da asteburukoa. Bai bederen futbolean, errugbian eta areto-futbolean ari direnentzako. Futbolean, garaipen garrantzitsuarekin ekin dio Baztan futbol taldeak igoera faseari. Aurrerak ere lidergoari sendo eusteko garaipena lortu du, baita Beti Gazteko emakumeek eta Doneztebe Bk ere. Hirugarren mailako Beti Gaztek berdintzea lortu zuen azken orduan Mastegin eta azken postua uzteko balio dio puntu horrek. Doneztebek ere berdinketarekin hasi du jautsiera fasea. Gure Txokoak, aldiz, galdu egin du.

FUTBOLA

Hirugarren maila RFEF

  • Beti Gazte 2 (Urki Txoperena eta Gari Pagola) – Cultural de Durango 2

Nafarroako lehen maila autonomikoa, igoera fasea

  • CD Baztan 1 (Ibai Igarabide) – CD Idoya 0

Nafarroako lehen maila autonomikoa, jautsiera fasea

  • Doneztebe FT 2 (Borja Arregiren golak) – CD Muskaria 2

Gipuzkoako Gorengoen maila

  • Gure Txokoa 0 – Deusto 3

Nafarroako erregionaleko lehen maila

  • Aurrera 3 (Luken Casares, Oinatz Mariezkurrena eta Jon Mattin Sukuntza) – CD Iruña B 0
  • Baztan B atsedena.
  • Beti Kozkor B 0 - Doneztebe B 2 (Lander Mindegia eta Jon Mikel Gaztelumendi)

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailak kopa

  • Beti Ona 1 - Beti Gazte 1 (Joel Gil)

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko maila

  • Beti Gazte 2 (Ane Ordoki eta Idoia Garde) – Amaikak Bat 0

Gipuzkoako jubenilen ohorezko maila

  • Beti Gazte 8 (Unai Arburuak 3, Manex Ramosek 2, Orti Arotzena, Mattin Lekuona eta Asier Larralde) – Ekintza 3

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasea

  • Zumaiako 1 - Gure Txokoa 0

Nafarroako jubenilen lehen maila

  • CD Lezkairu 0 - CD Baztan 2 (Mikel Lizardi eta Iker Oteiza)
  • Doneztebe FT 1 (Ugaitz Aldabe) – CD Lagun Artea 0

Nafarroako jubenilen bigarren maila

  • CD Baztan 1 (Imanol Goienetxe) – CD Kirol Sport 2

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasea

  • Beti Gazte 4 (Iker Irigoienek 2, Yassine Ez Zennouny eta Luken Urtxegi) – Añorga 4
  • Gure Txokoa 1 (Unai Etxeberria) – Real Union 1

Nafarroako kadeteen bigarren maila

  • Doneztebe 1 (Izei Astibia) – CD Kirol Sport A 3
  • Beti Kozkor B – Aurrera
  • UCD Burlades A 1 - CD Baztan 1 (Haritz Bidegain)

Neska kadete-infantil

  • CD Gares 1 - Beti Gazte 3 (Leire Ariztegik 2 eta Maddi Zubieta)
  • Nafarroako infantilen lehen maila
  • Doneztebe 5 (Unai Lizasoainek 2, Xabi Armendariz, Jon Ander Etxebeste eta Eneko Ibarra) – CAD Irabia 2
  • Berriozar CF B 6 - CD Baztan 3 (Julen Alegrek 2 eta Mikel Sansiñena)

Nafarroako infantilen bigarren maila

  • Berriozar B - CD Baztan

Mutiko infantilak, Gipuzkoako liga

  • Hondarribia A 1 - Beti Gazte 1 (Oier Santxez)
  • Gure Txokoa 10 (Unax Aizpuruak 3, Sehli Moussabek 2, Jon Goñik 2, Xan Villamea, Inhar Taberna eta Ibai Lekuona) – Hondarribia B 0

Infantil neskak F-8

  • Gure Txokoa 1 (Maria Altzuguren)– Hondarribia 2

ARETO-FUTBOLA

Neska infantilak

  • Aurrera 4 (Eunate Belauntzaranek 2, June Vicente eta Haizea Baraibar) – CD Xota FS 1

Mutiko alebinak

  • Aurrera 15 (Hodei Sagastibeltzak 8, AIur Ugartemendiak 2, Aiert Dorronsoro, Hamza Adda, Ekaitz Gomez, Haritz Altadill eta Oihan Baraibar))– CD El Redin B 0

ESKUBALOIA

Neska kadeteak ligan

  • Erreka 26 – Malkaitz B 23, gibelatutako partida irabazi zuten Errekako neskek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun