COVID-19: Azken datuak

87 positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 2.246

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 10a, 06:42

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, Nafarroan orain 250 daude ospitalean, horietatik 31 ZIUetan.

Atzo 87 positibo atzeman zituzten gure lurraldean: 28 Bortzerrietan, 27 Baztan-Zugarramurdin, 19 Malerreka-Bertizaranan, eta 13 Leitzaldea-Urumealdean. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, berriz, atzo 2.246 positibo atzeman zituzten. Atzo, urtarrilak 9, 25 pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik hiru ZIUetan sartu zituzten eta bi hil egin ziren.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.348 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.963 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.206 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.130 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 9, 3.770 proba egin zituzten eta horietatik 2.246 positibo eman zuten (% 59,6)

COVID-19ak jota, atzo, urtarrilak 9, 25 pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik hiru ZIUetan sartu zituzten eta bi hil egin ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 250 daude ospitalean, horietatik 31 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 151.650 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.308koa.
 
Nafarroan 1.254.237 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, urtarrilak 9, 2.765 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 540.475 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 221.003 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun