Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.329 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.936 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.193 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.102 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 8, 3.911 proba egin zituzten eta horietatik 2.021 positibo eman zuten (% 51,7)
COVID-19ak jota, atzo, urtarrilak 8, 25 pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik 5 ZIUetan sartu zituzten eta hiru hil egin ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 227 daude ospitalean, horietatik 30 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.