COVID-19: Azken datuak

123 positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 3.082

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 8a, 07:04

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, Nafarroan orain 221 daude ospitalean, horietatik 27 ZIUetan.

Atzo 123 positibo atzeman zituzten gure lurraldean: 43 Baztan-Zugarramurdi-Urdazubin, 33 Malerreka-Bertizaranan, 32 Bortzerrietan eta 15 Leitzaldea-Urumealdean. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, berriz, atzo 3.082 positibo atzeman zituzten, bezperan baino 1.300 gehiago. Atzo, urtarrilak 7, hogeita lau pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUetan sartu zituzten eta hiru hil egin ziren.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.308 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.905 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.184 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.073 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 7, 6.548 proba egin zituzten eta horietatik 3.082 positibo eman zuten (% 47,1)

COVID-19ak jota, atzo, urtarrilak 7, hogeita lau pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUetan sartu zituzten eta hiru hil egin ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 221 daude ospitalean, horietatik 27 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 145.859 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.303koa.
 
Nafarroan 1.247.348 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, urtarrilak 7, 3.798 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 539.987 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 216.809 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun