COVID-19: Azken datuak

67 positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 1.782

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 7a, 06:24

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, Nafarroan orain 200 daude ospitalean, horietatik 21 ZIUetan.

Atzo 67 positibo atzeman zituzten gure lurraldean: 26 Baztan-Zugarramurdi-Urdazubin, 16 Malerreka-Bertizaranan, 13 Leitzaldea-Urumealdean eta 12 Bortzerrietan. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, berriz, atzo 1.782 positibo atzeman zituzten. Atzo, urtarrilak 6, hogeita zazpi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.275 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.859 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.165 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.035 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 6, 3.384 proba egin zituzten eta horietatik 1.782 positibo eman zuten (% 47,9)

COVID-19ak jota, atzo, urtarrilak 6, hogeita zazpi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 200 daude ospitalean, horietatik 21 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 142.777 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.300ekoa.
 
Nafarroan 1.242.716 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, urtarrilak 6, 1.815 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 539.457 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 214.185 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun